Astelehen honetan Frantziako Poweo elektrizitate eta gas operadorearen iragarki berria debekatu egin dute. Izatez, interneten soilik kokatzeko zen iragarkia, baina oraindik ere bideo webguneetan agertzen den arren, bertatik laster kenduko dituztela adierazi dute Poweokoek. Haurren segurtasuna dela eta.
Publizitatean, fama oneko rugbiko Sébastien Chabal jokalaria agertzen da, indar osoz kontrako jokalariak uxatzen. Orduan galdera bat planteatzen da: Nola lortzen du Sébastien-ek daukan energia hori? Erantzuna: Atzamarrak Power elektrizitatea duen entxufe batean sartzen ditu eta honela kargatu egiten da. Hemen azpian dago youtubeko iragarkia.
Betiko nire iritzia, iragarkien kontsumitzaileek iritzi kritikoa izan behar dutelakoa da. Baina haurren esparrua oso bestelakoa da. Haurrek iritzi kritikoa garatzen diardute, ez dira guztiz beren buruaren jabe. Ondorioz, beraiek jarduten duten ekintzen artean iragarki hau jartzea, arriskutsua da. Gehiago, beraien izarra den Chabal agertzen bada eskua entxufean sartzen. Hura imitatzen ahaleginduko ziren bat baino gehiago. Guztiz ados nago iragarki hau esparru infantiletik debekatzeaz.
Beste gauza bat ordea, debekua nondik norakoa izan den argitzea da. Youtuben oraindik badagoen arren, bertatik ere kenduko duela adierazi du enpresak. Baina Youtube haurrentzako espazioa al da? Entxufearen iragarkia baino gauza gogorragoak ikus daitezken webgune honetan. Biolentzia esaterako. Mobilean grabatzen diren bideo biolentoak besteak beste. Legea ez dago oso argi Youtuben, nahi duenak ezartzen du hor grabazioa, azalpenik eman ere egin gabe. Eredugarria haurrentzat? ez dut uste, baliteke, filtro batzuekin. Baina filtro hauek ez badaude, ez da oso etikoa biolentziazko imagenak ikusi ahal izatea, eta entxufeen iragarki komikoa debekatzea.
Duela gutxi internet eta gazteei buruzko konferentzia batean, entzule batek adierazi zuen gisa, Ertaroan, haurrek urkatzeak ikusten zituzten. Eta zer? Orain gainbabestuak al daude haurrak?

No hay comentarios:
Publicar un comentario