Norbaitek aipatu zuen, ez duela gutxi, erlijioa; herriaren opioa.
Gaur egun ere izan litekeen arren, badago opio berri bat ere: Futbola.
Futbola eskaintzen digute beste arazoetaz ahaz gaitezen, politikaz pentsa ez dezagun, txarto dihoana alde batera utz dezagun, iraultzak saiesteko. Eta guk opio hori jan egiten dugu. Itsumustuan jan ere. Txanpion Lig!! Aleti!! eta zoro moduan goaz herriko tabernara lagunartean partidua ikustera. Eta partidu ostean, arratsalde-gaba osoa jokaldietaz hizketan iarduten dugu, Etxeberria gure neba bailitzan. Maite baitugu.
Cuatron partidu on bat eskaintzera doazenean, ba al dago norbait konturatzen ez dena? edo hobeto esanda...partidu ona den ala ez, ez al dute beraiek aukeratzen? Getafe - Almeria. zeintzuk dira horiek? bada, egon lasai, munduko bi talderik onenak bezala salduko baitituzte. Eta guk irentsi, noski. Eta partidua ikusiko dugu. Eta iragarkietan dagoen kokakola edateko gogoa sartuko zaigu, eta edango dugu. Eta partidu bukaeran, politika ahantzita, kokakola edanda, Cuatro pozez zoratzen....denok pozik!
Zertarako aldatu herriaren opioa denoi zoriontasuna ematen badigu? ;)
eman eta jan

No hay comentarios:
Publicar un comentario