Publizitate konparatiboari buruz aritu nintzen aurreko egunean, Mc vs PC kanpainari buruz mintzatzean. Honi buruzko legea 1988. urtean ezarri zen. "Ley 34/1988". Dena den, aldaketa batzuk jasan zituen 2002. urtean, "Ley 39/2002" an ikus daitekeen bezala.
Lege hau laburbilduz, puntu batzuetan zehaztuko dut, publizitate konparatiboa baimentzen den esparrua:
1.- Konparatzen diren produktu edo zerbitzuek betekizun berdina izan behar dute, behar berdinak ase behar dituzte.
2.- Modu objetiboan konparatuko dira.
3.- Ezaugarri garratntzitsuak, egiaztagarriak eta produktu edo zerbitzuaren errepresentazio direnak soilik konpara daitzeke. Honen barruan sartzen da prezioa.
4.- Denominazioren bat duten produktuak, (geografikoki, tradizionalki edo dena delakoa) esaterako "Rioja" edo "Eusko Label" en kasuan, denominazio berdina duten beste produktuekin konparatu behar dira
5.-Ezin dira marka edo izen babestu bat duten produktu zein zerbitzuen imitazioak aurkeztu.
6.- Konparazioa oferta espezial bati buruzkoa bada, oferta honen hasiera data eman beharko da, eta oraindik hasi ez bada, amaiera data.
7.- Ezin izango da abantaila ez-zilegikorik (indebida) atera marka baten izena dela eta, ezta konpetentziak izan dezakeen denominazioetatik ere. Honen barnean sartzen delarik konpetentziaren produktu ekologikoen ekoizpena.
8.- Profesioen kasuan, publizitate konparatiboaren legea desberdina izan liteke, beste arau batzuk ezarrita daudelarik.
Hau honela izanik, Mc ezn kanpaina, araudiaren 3. puntuan ezartzen dela iksu daiteke, PCaren ezaugarriak aipatzen baititu. Duda bat sortzen zait, garbitzeko produktuen inguruan. Hauek, nik ikusita behintzat, ez dute konparazio errealik egiten, beste produkto "irreal" bati egiten diote erreferentzia. Honek, zer esan nahi du, ez dela fidagarria diotena? Publizitate konparatiboaren araudiaren barnean ezin liratekela sartu, ez dutelako araudi hau betetzen? edo, produktu batetik bestera ezberdintasun gutxi egonez, ez doazela konpetentzia zuzen baten kontra, baizik eta iragarki orokorrago baten bila daudela agian. Beraz, ez da desberdintasun handia egongo produktu hauen artean?