viernes, 29 de febrero de 2008

Smirnoff



Lagun batek pasa didan iragarkia. Oso ona.

domingo, 18 de noviembre de 2007

Eibar futbol taldea

Orain entzun berri dut, Eibar futbol taldeak, 2. mailan dagoenak, kartel berriak atera dituela bere partiduak iragartzeko. Kartel berri hauek, nahikoa kuriosoak dira. Jokatzen duten taldearen ezaugarriren bat hartzen dute eta honen arabera, filme baten kartela bailitzan agertzen dira. Esaterako, Alibaba eta 40 lapurrak, El Lazarillo de Tormes...
Baina kartel hauek taberna eta jatetxeetan jartzeko, jabeek 5 euro ordaindu behar diote taldeari 15 eguneko. Ondo al dago hori?
Taldearen publizitatea egiteko hormak eta ateak eskaintzen dizkiete tabernek eta gainera ordaindu egin behar dute. Beste alde batetik ordea, kartel berri hauek ez dituen taberna, "ondas" kanpo geratzen da. Beraz tabernariari ere komeni zaio kartel berri hauek ezartzea. Hau bai dela, beharrak sortzea.
Kartel berri hauek existitu aurretik, dena ondo. Orain, tabernariak 5 euro ordaintzeko beharra dute herrian txarto geratu nahi ez badute gutxienez, eta bitartean Eibarrentzat irabazkiak. Nahiko injustua ez al da?

viernes, 16 de noviembre de 2007

koloreak

Kolore bakoitzak, bere erara pertsuaditzen digu. Edo kontrakoa, uxatu. Baina beti guregan eragiten du, nahi edo nahi ez. Gaztea adierazteko laranja, horia. Heldua berriz grisa. Pasioa adierazteko denok buruan daukagun gorria, freskotasuna berriz urdina. Ekologia, natura berdez marrazten dugu eta beldurra, ezjakintasuna, iluntasuna beltzez.

Baina nik, letra bakoitzari ere egokitu izan diot kolore bat, nahi barik agian. E berdea esaterako. Baliteke "berde" hitzak "E" asko dituelako izatea, auskalo. Baina honen ondorioz Erika izena ere berdez marrazten dut. I horiz edo O marroiz. Eta honek, ahoskatzen diren hitz guztietan eragina du neregan. Beraz Leire berdez pintatuko dut, honek dakartzan ondrioerkin. Gustoen barnean, ez baitu gure konszienteak agintzen. Berdea gustatu ezean, errezelaz ikusiko nukeen Leire, ziurrenik. Eta Natalia arrox kolorekoa ikusiko banu, kosta egingo litzaidake nire kolorearen iritzia aldatzea pertsonarengan. Kuriosoa da, baina hala ikusten dut mundua. Eta iragarki batean kolore bat ikustean, baliteke kolore horren gizarteko esanahia ez izatea nire buruan, eta ondorioz, iragarkiaren base osoa haustea.

Kuriosoa. Hizkuntzak nola eragiten duen kolorean. Ingelesez, Yellow da horia. Baina "E" edo "o" horiz imajinatzen al dute? Hala balitz, munduaren ikuspegi guztiz desberdinak izango genuke!

jueves, 15 de noviembre de 2007

AHT


Arrasaten bizi naizen honekin, pil-pilean dudan gaia dut AHTaren sorrera. Udalaitz azpitik pasatuko da AHTa. Planak aldatzen ez badira behintzat. Eusko Jaurlaritzak AHTari buruzko onuren txostena eskegi du interneten, baina egia esan, ez du honen aldeko iritzirik sartu guregan. Ez du esaterako, Espainiako Gobernuak Letizia Ortizi buruz iritzi ona izan genezan egin zuen kanpaina erraldoirik egin. Eta holaxe doaz gauzak. Herria aurka, Jaurlaritzak belarri-motz.


Zerfatik dagoen herria aurka? Barne-barnean, kontserbadoreak garelako agian. Ez diot aspektu guztietan, ez horixe, baina proletarioen papela hartzen dugu beti (eta egia esan Fagorreko langileriak proletarioa dela uste du, kooperatiba bat den arren). Betidanik izandako mendia hautsi? EZ! Zertarako? Goian daudenak poltsikoak betetzeko! Hau da iritzi orokorra (edo bestela, entzuten den iritzi bakarra, besteen isiltasunaren ondorioz).


Baina balitekeen arren, Udalaitzi kalte egitea, baliteke, ez dut uste proiektuaren aurka dauden %10ak ere AHTa eraikitzeko arrazoiak irakurri dituenik. Nik ere ez dut irakurri. Pasimonia da nagusi gaur egun, kontra egiten dugu, informatu gabe, kontra egiten dugu, benetan zer gertatzen ari den jakin gabe.


Kontra egitekotan, egin dezagun ganoraz!

sábado, 10 de noviembre de 2007

Herriaren opio berria

Norbaitek aipatu zuen, ez duela gutxi, erlijioa; herriaren opioa.
Gaur egun ere izan litekeen arren, badago opio berri bat ere: Futbola.
Futbola eskaintzen digute beste arazoetaz ahaz gaitezen, politikaz pentsa ez dezagun, txarto dihoana alde batera utz dezagun, iraultzak saiesteko. Eta guk opio hori jan egiten dugu. Itsumustuan jan ere. Txanpion Lig!! Aleti!! eta zoro moduan goaz herriko tabernara lagunartean partidua ikustera. Eta partidu ostean, arratsalde-gaba osoa jokaldietaz hizketan iarduten dugu, Etxeberria gure neba bailitzan. Maite baitugu.
Cuatron partidu on bat eskaintzera doazenean, ba al dago norbait konturatzen ez dena? edo hobeto esanda...partidu ona den ala ez, ez al dute beraiek aukeratzen? Getafe - Almeria. zeintzuk dira horiek? bada, egon lasai, munduko bi talderik onenak bezala salduko baitituzte. Eta guk irentsi, noski. Eta partidua ikusiko dugu. Eta iragarkietan dagoen kokakola edateko gogoa sartuko zaigu, eta edango dugu. Eta partidu bukaeran, politika ahantzita, kokakola edanda, Cuatro pozez zoratzen....denok pozik!


Zertarako aldatu herriaren opioa denoi zoriontasuna ematen badigu? ;)

eman eta jan

viernes, 9 de noviembre de 2007

lortu dute

Movistarreko kanpainetaz ari naiz. Ni ere erori naiz bere sareetan, oharkabean. Banuen fideltasuna buruan, Euskalteletik Movistarrera salto egiteko garaian. Baina ezin fideltasun hori mantendu, ez gutxienez, otxoaren letaginak ikustean.

Euskaltel, Euskadi. Bi hitz antzerako. Bien arteko lotura ikustezina ene buruan. Ez soilik nire buruan, Euskalteltarron buruan baizik. Posizionamentua. Baina baita otxoa izan ere. Kapitalismoa.

Telebistan iragarkiak ikustean, harro nengoen konpainia horren parte izateaz, guztiz harro. Baina arazoak iristean bestelakoa izan zen. Mobilak ez zituen mezuak gordetzen, kobertura eskasa...dendara joan eta erantzunik ez. Irtenbiderik ez. Mostradorearen barnean zegoenak eskuak garbitzen zituen, "es que mira, todavía no nos han dicho los de Euskaltel...""No nos han mandado..." Ez al zarete zuek bada Euskaltel? Ez al zarete, nire konpainiarekin dudan lotura bakarra? Eskuak garbitu...eta nik norengana jo dezaket? Gainera gaztelaniaz. Euskaltel................................................................Euskadi. Hurbiltasuna urruntzen. Otxoa azaltzen ikusi nuen.

Orduan hasi nintzen konpainiaz aldatzeko pentsamendu lizunekin. Vodafone ez dago nire inguruan, beraz, Movistar zen urrengo aukera. Hainbestetan kritikaturikoa, Telefonikaren apendizea. Hilabetea hartu nuen erreflexiorako, eta azkenean, Euskaltelen OTXOA inoiz baino handiago ikusten hasi nintzen. Autokontzientzia lasaitzeko edo, Euskaltelen aurkako iritziak jan nituen, barneratu eta nire ahotik ere zabaltzen nituen. Euskaltel besteak bezalakoa zen, kapitalismoan bizi gara, ideologien gainetik dago negozioa.
Konbentzitu nintzen eta Movistarrera jo nuen.

Sarrera kutrea du, Arrasateko Movistar dendak. Baina jende abegikorra. Perfektua, eritzi nion. Euskaraz dena (mutilak ondo jakin ez arren, ahaleginak egin zituen), simplea eta erreza. Zer gehiago?
Movistartarra nintzela sinisturik irten nintzen bertatik. Eta harro. Barneratuta. Ez baita haseran zen español eskuindarra.........nire konpainia jatorra baita. Ate zatarra duen denda, langileria "euskalduna" duena, eta arazorik ematen ez duena.

Nola aldatzen diren iritziak, konbenientziaren arabera. Edo marketingarengatik ote?

jueves, 8 de noviembre de 2007

Sekula ............. ez

Ez dakit Eusko Jaurlaritza edo Gobierno de España izan zen kanpaina hau atera zuena, benetan inpaktatu egin ninduen. Duela astebete ikusi nuen lehenengoz, Rac aldizkariaren atzeko aldean. Niretza ote? pentsatu nuen. Ez, niretzat ez! etorri zitzaidan burura mikrosegundu bat beranduago. Nola izango da bada niretzat? Nik ez nuke sekula zorakeri hori egingo. San Migeletako irudi-izpia etorri zitzaidan bat-batean, baina etorri bezain azkar uxatu nuen burutik. Nik sekula.

Kotxe funebrea agertzen da iragarkian, eta gidariak galdera bat soilik jaurtitzen du airean: zure kotxean edo nirean? "Disco" izena duen buildinga ageri da atzean. Ba al dago Disco izeneko eraikuntzarik nire inguruan? ez horixe, hori beste jende mota batentzako da, zikinkeriatan ibiltzen direnentzako. Ez niretzat. San Migeletako oroitzpena berriro ahalegindu zen sartzen, baina umeak usoa uxatzen duen moduan bota nuen nire barnetik.

Sekula gehiago ez. Pentsatu nuen, baina, zergatik gehiago?
Kanpaina ona.