Kolore bakoitzak, bere erara pertsuaditzen digu. Edo kontrakoa, uxatu. Baina beti guregan eragiten du, nahi edo nahi ez. Gaztea adierazteko laranja, horia. Heldua berriz grisa. Pasioa adierazteko denok buruan daukagun gorria, freskotasuna berriz urdina. Ekologia, natura berdez marrazten dugu eta beldurra, ezjakintasuna, iluntasuna beltzez.
Baina nik, letra bakoitzari ere egokitu izan diot kolore bat, nahi barik agian. E berdea esaterako. Baliteke "berde" hitzak "E" asko dituelako izatea, auskalo. Baina honen ondorioz Erika izena ere berdez marrazten dut. I horiz edo O marroiz. Eta honek, ahoskatzen diren hitz guztietan eragina du neregan. Beraz Leire berdez pintatuko dut, honek dakartzan ondrioerkin. Gustoen barnean, ez baitu gure konszienteak agintzen. Berdea gustatu ezean, errezelaz ikusiko nukeen Leire, ziurrenik. Eta Natalia arrox kolorekoa ikusiko banu, kosta egingo litzaidake nire kolorearen iritzia aldatzea pertsonarengan. Kuriosoa da, baina hala ikusten dut mundua. Eta iragarki batean kolore bat ikustean, baliteke kolore horren gizarteko esanahia ez izatea nire buruan, eta ondorioz, iragarkiaren base osoa haustea.
Kuriosoa. Hizkuntzak nola eragiten duen kolorean. Ingelesez, Yellow da horia. Baina "E" edo "o" horiz imajinatzen al dute? Hala balitz, munduaren ikuspegi guztiz desberdinak izango genuke!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario