jueves, 15 de noviembre de 2007

AHT


Arrasaten bizi naizen honekin, pil-pilean dudan gaia dut AHTaren sorrera. Udalaitz azpitik pasatuko da AHTa. Planak aldatzen ez badira behintzat. Eusko Jaurlaritzak AHTari buruzko onuren txostena eskegi du interneten, baina egia esan, ez du honen aldeko iritzirik sartu guregan. Ez du esaterako, Espainiako Gobernuak Letizia Ortizi buruz iritzi ona izan genezan egin zuen kanpaina erraldoirik egin. Eta holaxe doaz gauzak. Herria aurka, Jaurlaritzak belarri-motz.


Zerfatik dagoen herria aurka? Barne-barnean, kontserbadoreak garelako agian. Ez diot aspektu guztietan, ez horixe, baina proletarioen papela hartzen dugu beti (eta egia esan Fagorreko langileriak proletarioa dela uste du, kooperatiba bat den arren). Betidanik izandako mendia hautsi? EZ! Zertarako? Goian daudenak poltsikoak betetzeko! Hau da iritzi orokorra (edo bestela, entzuten den iritzi bakarra, besteen isiltasunaren ondorioz).


Baina balitekeen arren, Udalaitzi kalte egitea, baliteke, ez dut uste proiektuaren aurka dauden %10ak ere AHTa eraikitzeko arrazoiak irakurri dituenik. Nik ere ez dut irakurri. Pasimonia da nagusi gaur egun, kontra egiten dugu, informatu gabe, kontra egiten dugu, benetan zer gertatzen ari den jakin gabe.


Kontra egitekotan, egin dezagun ganoraz!

No hay comentarios: