viernes, 9 de noviembre de 2007

lortu dute

Movistarreko kanpainetaz ari naiz. Ni ere erori naiz bere sareetan, oharkabean. Banuen fideltasuna buruan, Euskalteletik Movistarrera salto egiteko garaian. Baina ezin fideltasun hori mantendu, ez gutxienez, otxoaren letaginak ikustean.

Euskaltel, Euskadi. Bi hitz antzerako. Bien arteko lotura ikustezina ene buruan. Ez soilik nire buruan, Euskalteltarron buruan baizik. Posizionamentua. Baina baita otxoa izan ere. Kapitalismoa.

Telebistan iragarkiak ikustean, harro nengoen konpainia horren parte izateaz, guztiz harro. Baina arazoak iristean bestelakoa izan zen. Mobilak ez zituen mezuak gordetzen, kobertura eskasa...dendara joan eta erantzunik ez. Irtenbiderik ez. Mostradorearen barnean zegoenak eskuak garbitzen zituen, "es que mira, todavía no nos han dicho los de Euskaltel...""No nos han mandado..." Ez al zarete zuek bada Euskaltel? Ez al zarete, nire konpainiarekin dudan lotura bakarra? Eskuak garbitu...eta nik norengana jo dezaket? Gainera gaztelaniaz. Euskaltel................................................................Euskadi. Hurbiltasuna urruntzen. Otxoa azaltzen ikusi nuen.

Orduan hasi nintzen konpainiaz aldatzeko pentsamendu lizunekin. Vodafone ez dago nire inguruan, beraz, Movistar zen urrengo aukera. Hainbestetan kritikaturikoa, Telefonikaren apendizea. Hilabetea hartu nuen erreflexiorako, eta azkenean, Euskaltelen OTXOA inoiz baino handiago ikusten hasi nintzen. Autokontzientzia lasaitzeko edo, Euskaltelen aurkako iritziak jan nituen, barneratu eta nire ahotik ere zabaltzen nituen. Euskaltel besteak bezalakoa zen, kapitalismoan bizi gara, ideologien gainetik dago negozioa.
Konbentzitu nintzen eta Movistarrera jo nuen.

Sarrera kutrea du, Arrasateko Movistar dendak. Baina jende abegikorra. Perfektua, eritzi nion. Euskaraz dena (mutilak ondo jakin ez arren, ahaleginak egin zituen), simplea eta erreza. Zer gehiago?
Movistartarra nintzela sinisturik irten nintzen bertatik. Eta harro. Barneratuta. Ez baita haseran zen español eskuindarra.........nire konpainia jatorra baita. Ate zatarra duen denda, langileria "euskalduna" duena, eta arazorik ematen ez duena.

Nola aldatzen diren iritziak, konbenientziaren arabera. Edo marketingarengatik ote?

No hay comentarios: