domingo, 18 de noviembre de 2007

Eibar futbol taldea

Orain entzun berri dut, Eibar futbol taldeak, 2. mailan dagoenak, kartel berriak atera dituela bere partiduak iragartzeko. Kartel berri hauek, nahikoa kuriosoak dira. Jokatzen duten taldearen ezaugarriren bat hartzen dute eta honen arabera, filme baten kartela bailitzan agertzen dira. Esaterako, Alibaba eta 40 lapurrak, El Lazarillo de Tormes...
Baina kartel hauek taberna eta jatetxeetan jartzeko, jabeek 5 euro ordaindu behar diote taldeari 15 eguneko. Ondo al dago hori?
Taldearen publizitatea egiteko hormak eta ateak eskaintzen dizkiete tabernek eta gainera ordaindu egin behar dute. Beste alde batetik ordea, kartel berri hauek ez dituen taberna, "ondas" kanpo geratzen da. Beraz tabernariari ere komeni zaio kartel berri hauek ezartzea. Hau bai dela, beharrak sortzea.
Kartel berri hauek existitu aurretik, dena ondo. Orain, tabernariak 5 euro ordaintzeko beharra dute herrian txarto geratu nahi ez badute gutxienez, eta bitartean Eibarrentzat irabazkiak. Nahiko injustua ez al da?

viernes, 16 de noviembre de 2007

koloreak

Kolore bakoitzak, bere erara pertsuaditzen digu. Edo kontrakoa, uxatu. Baina beti guregan eragiten du, nahi edo nahi ez. Gaztea adierazteko laranja, horia. Heldua berriz grisa. Pasioa adierazteko denok buruan daukagun gorria, freskotasuna berriz urdina. Ekologia, natura berdez marrazten dugu eta beldurra, ezjakintasuna, iluntasuna beltzez.

Baina nik, letra bakoitzari ere egokitu izan diot kolore bat, nahi barik agian. E berdea esaterako. Baliteke "berde" hitzak "E" asko dituelako izatea, auskalo. Baina honen ondorioz Erika izena ere berdez marrazten dut. I horiz edo O marroiz. Eta honek, ahoskatzen diren hitz guztietan eragina du neregan. Beraz Leire berdez pintatuko dut, honek dakartzan ondrioerkin. Gustoen barnean, ez baitu gure konszienteak agintzen. Berdea gustatu ezean, errezelaz ikusiko nukeen Leire, ziurrenik. Eta Natalia arrox kolorekoa ikusiko banu, kosta egingo litzaidake nire kolorearen iritzia aldatzea pertsonarengan. Kuriosoa da, baina hala ikusten dut mundua. Eta iragarki batean kolore bat ikustean, baliteke kolore horren gizarteko esanahia ez izatea nire buruan, eta ondorioz, iragarkiaren base osoa haustea.

Kuriosoa. Hizkuntzak nola eragiten duen kolorean. Ingelesez, Yellow da horia. Baina "E" edo "o" horiz imajinatzen al dute? Hala balitz, munduaren ikuspegi guztiz desberdinak izango genuke!

jueves, 15 de noviembre de 2007

AHT


Arrasaten bizi naizen honekin, pil-pilean dudan gaia dut AHTaren sorrera. Udalaitz azpitik pasatuko da AHTa. Planak aldatzen ez badira behintzat. Eusko Jaurlaritzak AHTari buruzko onuren txostena eskegi du interneten, baina egia esan, ez du honen aldeko iritzirik sartu guregan. Ez du esaterako, Espainiako Gobernuak Letizia Ortizi buruz iritzi ona izan genezan egin zuen kanpaina erraldoirik egin. Eta holaxe doaz gauzak. Herria aurka, Jaurlaritzak belarri-motz.


Zerfatik dagoen herria aurka? Barne-barnean, kontserbadoreak garelako agian. Ez diot aspektu guztietan, ez horixe, baina proletarioen papela hartzen dugu beti (eta egia esan Fagorreko langileriak proletarioa dela uste du, kooperatiba bat den arren). Betidanik izandako mendia hautsi? EZ! Zertarako? Goian daudenak poltsikoak betetzeko! Hau da iritzi orokorra (edo bestela, entzuten den iritzi bakarra, besteen isiltasunaren ondorioz).


Baina balitekeen arren, Udalaitzi kalte egitea, baliteke, ez dut uste proiektuaren aurka dauden %10ak ere AHTa eraikitzeko arrazoiak irakurri dituenik. Nik ere ez dut irakurri. Pasimonia da nagusi gaur egun, kontra egiten dugu, informatu gabe, kontra egiten dugu, benetan zer gertatzen ari den jakin gabe.


Kontra egitekotan, egin dezagun ganoraz!

sábado, 10 de noviembre de 2007

Herriaren opio berria

Norbaitek aipatu zuen, ez duela gutxi, erlijioa; herriaren opioa.
Gaur egun ere izan litekeen arren, badago opio berri bat ere: Futbola.
Futbola eskaintzen digute beste arazoetaz ahaz gaitezen, politikaz pentsa ez dezagun, txarto dihoana alde batera utz dezagun, iraultzak saiesteko. Eta guk opio hori jan egiten dugu. Itsumustuan jan ere. Txanpion Lig!! Aleti!! eta zoro moduan goaz herriko tabernara lagunartean partidua ikustera. Eta partidu ostean, arratsalde-gaba osoa jokaldietaz hizketan iarduten dugu, Etxeberria gure neba bailitzan. Maite baitugu.
Cuatron partidu on bat eskaintzera doazenean, ba al dago norbait konturatzen ez dena? edo hobeto esanda...partidu ona den ala ez, ez al dute beraiek aukeratzen? Getafe - Almeria. zeintzuk dira horiek? bada, egon lasai, munduko bi talderik onenak bezala salduko baitituzte. Eta guk irentsi, noski. Eta partidua ikusiko dugu. Eta iragarkietan dagoen kokakola edateko gogoa sartuko zaigu, eta edango dugu. Eta partidu bukaeran, politika ahantzita, kokakola edanda, Cuatro pozez zoratzen....denok pozik!


Zertarako aldatu herriaren opioa denoi zoriontasuna ematen badigu? ;)

eman eta jan

viernes, 9 de noviembre de 2007

lortu dute

Movistarreko kanpainetaz ari naiz. Ni ere erori naiz bere sareetan, oharkabean. Banuen fideltasuna buruan, Euskalteletik Movistarrera salto egiteko garaian. Baina ezin fideltasun hori mantendu, ez gutxienez, otxoaren letaginak ikustean.

Euskaltel, Euskadi. Bi hitz antzerako. Bien arteko lotura ikustezina ene buruan. Ez soilik nire buruan, Euskalteltarron buruan baizik. Posizionamentua. Baina baita otxoa izan ere. Kapitalismoa.

Telebistan iragarkiak ikustean, harro nengoen konpainia horren parte izateaz, guztiz harro. Baina arazoak iristean bestelakoa izan zen. Mobilak ez zituen mezuak gordetzen, kobertura eskasa...dendara joan eta erantzunik ez. Irtenbiderik ez. Mostradorearen barnean zegoenak eskuak garbitzen zituen, "es que mira, todavía no nos han dicho los de Euskaltel...""No nos han mandado..." Ez al zarete zuek bada Euskaltel? Ez al zarete, nire konpainiarekin dudan lotura bakarra? Eskuak garbitu...eta nik norengana jo dezaket? Gainera gaztelaniaz. Euskaltel................................................................Euskadi. Hurbiltasuna urruntzen. Otxoa azaltzen ikusi nuen.

Orduan hasi nintzen konpainiaz aldatzeko pentsamendu lizunekin. Vodafone ez dago nire inguruan, beraz, Movistar zen urrengo aukera. Hainbestetan kritikaturikoa, Telefonikaren apendizea. Hilabetea hartu nuen erreflexiorako, eta azkenean, Euskaltelen OTXOA inoiz baino handiago ikusten hasi nintzen. Autokontzientzia lasaitzeko edo, Euskaltelen aurkako iritziak jan nituen, barneratu eta nire ahotik ere zabaltzen nituen. Euskaltel besteak bezalakoa zen, kapitalismoan bizi gara, ideologien gainetik dago negozioa.
Konbentzitu nintzen eta Movistarrera jo nuen.

Sarrera kutrea du, Arrasateko Movistar dendak. Baina jende abegikorra. Perfektua, eritzi nion. Euskaraz dena (mutilak ondo jakin ez arren, ahaleginak egin zituen), simplea eta erreza. Zer gehiago?
Movistartarra nintzela sinisturik irten nintzen bertatik. Eta harro. Barneratuta. Ez baita haseran zen español eskuindarra.........nire konpainia jatorra baita. Ate zatarra duen denda, langileria "euskalduna" duena, eta arazorik ematen ez duena.

Nola aldatzen diren iritziak, konbenientziaren arabera. Edo marketingarengatik ote?

jueves, 8 de noviembre de 2007

Sekula ............. ez

Ez dakit Eusko Jaurlaritza edo Gobierno de España izan zen kanpaina hau atera zuena, benetan inpaktatu egin ninduen. Duela astebete ikusi nuen lehenengoz, Rac aldizkariaren atzeko aldean. Niretza ote? pentsatu nuen. Ez, niretzat ez! etorri zitzaidan burura mikrosegundu bat beranduago. Nola izango da bada niretzat? Nik ez nuke sekula zorakeri hori egingo. San Migeletako irudi-izpia etorri zitzaidan bat-batean, baina etorri bezain azkar uxatu nuen burutik. Nik sekula.

Kotxe funebrea agertzen da iragarkian, eta gidariak galdera bat soilik jaurtitzen du airean: zure kotxean edo nirean? "Disco" izena duen buildinga ageri da atzean. Ba al dago Disco izeneko eraikuntzarik nire inguruan? ez horixe, hori beste jende mota batentzako da, zikinkeriatan ibiltzen direnentzako. Ez niretzat. San Migeletako oroitzpena berriro ahalegindu zen sartzen, baina umeak usoa uxatzen duen moduan bota nuen nire barnetik.

Sekula gehiago ez. Pentsatu nuen, baina, zergatik gehiago?
Kanpaina ona.

domingo, 4 de noviembre de 2007

Think small




Volkswagenen kanpaina izan zen, 1959. urtean. Doyle Dane Bernbach-ek eratua. Ikaragarrizko arrakasta izan zuen. DDB enpresa, 1949. urtean eratu zen, hiru eratzaileen abizenak baturik. Gaur egun, kotxe marka honetaz gain izen handiko enpresen publizta da DDB. 1999. urtean, Volkswagenen kanpaina hau mende osoan eratutako kanpainarik onena gisa geratu zen. Beraz, zer dauka kanpaina honek hain ona izan zedin bere garaian?
Kotxe aleman hau 1949. urtean iritsi zen AEBra, DDB sortu zen urte berean. Hurrengo hamarkadan, Volkswagenek prentsan kritika onak jaso zituen, baita kotsumitzaileen iritzietan ere. 1959.urtean, AEBra gehien inportatzen zen kotxea zen. Orduan atera zen "Think small". Iragarkia indartsua ze, baina ez zen ezerezetik hasi. Iragarkiek, publizitateak (bere esanahi orokorrenean esanda) ematen dion kredibilitatea behar du. Hau da, izena duen edo izena lortzen ari den marka hartu eta oraindik askoz gorago igo.
Zer gertatuko litzateke "think small" bezalako iragarkia 49. urtean kaleratuko balitz? Ezer ere ez, ziurrenik. Txikia, zatarra, fiagarria bezala posizionatu zen lehenik publizitateari esker, ondoren, iragarkiek sinisgarritasuna eman zioten.
Beraz, ateratako ondorioa, beti ere bera da. Garrantzitsuena, produktuaren posizionamendua (kokapena?) da, eta honi inpulsoa emateko balio dute iragarkiek. baina posizionamendua sortu al daiteke iragarkien bidez? Baliteke, kasu honetan, sinesgarritasuna falta izatea. Fidagarria izan behar du iragarkiak, eta honetarako, lehendik ere entzuna izatea onena. Hau da Volkswagenek erabili zuen teknika. Lehenik, kritikak entzun, bere kotxeaz pentsatzen dena jaso, abantailak, bearu erosteko arrazoiak, eta, ondoren, hau indartu.

sábado, 3 de noviembre de 2007

Poweo

Astelehen honetan Frantziako Poweo elektrizitate eta gas operadorearen iragarki berria debekatu egin dute. Izatez, interneten soilik kokatzeko zen iragarkia, baina oraindik ere bideo webguneetan agertzen den arren, bertatik laster kenduko dituztela adierazi dute Poweokoek. Haurren segurtasuna dela eta.
Publizitatean, fama oneko rugbiko Sébastien Chabal jokalaria agertzen da, indar osoz kontrako jokalariak uxatzen. Orduan galdera bat planteatzen da: Nola lortzen du Sébastien-ek daukan energia hori? Erantzuna: Atzamarrak Power elektrizitatea duen entxufe batean sartzen ditu eta honela kargatu egiten da. Hemen azpian dago youtubeko iragarkia.
Betiko nire iritzia, iragarkien kontsumitzaileek iritzi kritikoa izan behar dutelakoa da. Baina haurren esparrua oso bestelakoa da. Haurrek iritzi kritikoa garatzen diardute, ez dira guztiz beren buruaren jabe. Ondorioz, beraiek jarduten duten ekintzen artean iragarki hau jartzea, arriskutsua da. Gehiago, beraien izarra den Chabal agertzen bada eskua entxufean sartzen. Hura imitatzen ahaleginduko ziren bat baino gehiago. Guztiz ados nago iragarki hau esparru infantiletik debekatzeaz.
Beste gauza bat ordea, debekua nondik norakoa izan den argitzea da. Youtuben oraindik badagoen arren, bertatik ere kenduko duela adierazi du enpresak. Baina Youtube haurrentzako espazioa al da? Entxufearen iragarkia baino gauza gogorragoak ikus daitezken webgune honetan. Biolentzia esaterako. Mobilean grabatzen diren bideo biolentoak besteak beste. Legea ez dago oso argi Youtuben, nahi duenak ezartzen du hor grabazioa, azalpenik eman ere egin gabe. Eredugarria haurrentzat? ez dut uste, baliteke, filtro batzuekin. Baina filtro hauek ez badaude, ez da oso etikoa biolentziazko imagenak ikusi ahal izatea, eta entxufeen iragarki komikoa debekatzea.
Duela gutxi internet eta gazteei buruzko konferentzia batean, entzule batek adierazi zuen gisa, Ertaroan, haurrek urkatzeak ikusten zituzten. Eta zer? Orain gainbabestuak al daude haurrak?

viernes, 2 de noviembre de 2007

Audi vs BMW vs Mercedes

Oraingoan kotxeei tokatu zaie azterketa. Audi, BMW, Mercedes....zein desberdintazun dago hiru hauen artean? Hirurak izen oneko kotxeak dira, Seat edo Renault baino maila altuagon ezartzen direnak. Lujuzko kotxeak derizonen artean, konpetentzia dira. Baina, zergatik erosten du pertsona batek Audi eta ez BMW? edo alderantziz?


AUDI


Bere basea hiru zutabetan oinarritzen da, elementu desberdintzataileak: Teknologia, kalitatea eta balore gainjarrian. Marka, liderrean oinarritzen da, gizakian, gartsua eta ameslaria den markan. Gainera, berritzailea da eta kiroltasuna eta progresioa adierazten du. Honetqz gain, asko sakontzen du banakako beharretan, eta bereziki behar desberdinak dituztenendako presatzioak eskeintzen ditu. Honela, bere esloganak argi azaltzen du esan nahi duena: "A la vanguardia de a tecnologia".

Kontsumitzailearen perfila elegantea da, gizalegetsua arrogantzia gabea, besteen aurrean ezer ere erakutsi behar ez duena. Klienteen behar eta ametsetan inspiratzen da.



BMW


BMWk aldiz, bizitzaren gozamena hartzen du irizpidetzat. Target gazteago bati zuzendua dago, eta dinamikotasuna da ezaugarri. Audia edo BMW baino gazteagoei zuzendua egonik, kiroltasunean ere asko oinarritzen da, bizitza gozatzean. Gidatzea, teknologia eta behar gisa ahaztu eta entretenimendu gisa ikusten du. Honela bere eslogana: "¿Te gusta conducir?"



MERCEDES BENZ


Bere produktuen irudia perfekzioa da. Exitoa eta perfekzioa. Baina honen ondorioz, kontsumitzaileek beraien aukeretatik at ikusten dute marka hau eta kanpotik ikusten dute, ondoren gazteagoentzat zuzendutako Audi edo BMW bat erosiz. Autoaren munduan teknologia altuen eta luxuzkoenetarikoa kontsideratzen da. "Mercedesen gama baxuenak soilik konpetitu dezake Audi edo BMWrekin" laborategien esanetan.

Markaren targeta gaztetu nahiean ari dira orain. 1997an hasi eta urtero urtebete gaztetzen dute. Hasieran, adina 56 urtetan zegoen eta gaur egun 49an dago. 45 urtera iristea da helburua, baina gazteagora iritsi gabe, irudia mantentze nahiean.

Baliteke, komunikazio arloak eragina izatea, baina nik gaztetatik BMWa nahi izan dut. Aitak ordea, Audiaren alde jokatu izan du beti, baita amak ere. Beraz, marketingaren estrategia honek, zerbaitetan bere eragina izan du, ez al da honela?

jueves, 1 de noviembre de 2007

Adidas vs Nike

Publizitatea jorratzen dut blog honetan. Hau komunikazioaren zati da marketingaren estrategian. Gaur egun, marketinga masiboa izatetik, publiko zehatz batera izatera pasa da. Publikoaren buruan, marka batekiko irudia egiten da, honi deitzen zaio "Posizionamentua".

Gure burmuinean marka batekiko daukagun irudiari. Irudi honek, marka errepresentazten badu, azken honek nahi duen klientela erakarriko du.

Honegatik, bi enpresa aztertuko ditut. Nike eta Adidas. Produktu berdintsuak eskeintzen dituzte, baina ezberdinak dira publikoari begira. Produktu desberdinak. Zein "posizionamentu" daukate? zer daukagu guk, publikoak, buruan marka hauen izena entzutean? ahuen logoa ikustean?




NIKE




60. hamarkadan Phil Knight eta bere entrenadore zen Hill Bowermanengatik zabaldua izan zen. Bere prezio bajuengatik erakartzen zuen hasieran. Japonen ekoizten ziren deportiboak koste bajuan, eta honek konpetentziaren aurrean erakargarriago bihurtzen zuen.

Ondoren ordea, gomazko solak sortzen lehena izan zenean, aldaketa eman zen. "Nike Air" gisako sola amortiguatzaileei esker kirolarien marka gustokoenetarikoa bihurtzen hasi zen. Boom handiena ordea, Michael Jordan-ek markarekin bat egin zuenean izan zen. Honen ondoren, Tiger Woods edo Ronaldo moduko kirolariak batu zitzaizkion. Dena den, bere posizionamentua, "oso atletiko" gisa ikusten zen. Kirolasi sutsuei begira zegoen marka. Hau aldatu beharra zegoen.

Orduan sortu zen "Just do it". Bere kirolari espiritua galdu gabe, publiko handiarekin bat egin zuen honela (soilik, egin ezazu)

Gaur egun, Nike dendak fama oneko templuak dira beraien klienteentzat eta bere marka zein logoa mundu erdiko tatuajeen dendetan gehien eskatzen direnen artean aurkitzen dira. Hau tatuatzeko prest dagoena, markarekiko konpromisu eta fideltasuna ez du zalantzan jartzen.






ADIDAS





20. hamarkadan. Adolf Dassler (Adi)k bere anai Rudolfekin Alemanian enpresa bat sortu zuten. Liskarrak zirela eta, banaketa egon zen eta Adik Adidas sortu zuen bere anaiak Puma sortu zuen bitartean.

Adidasek hasieratik produktuen kalitateari eman zion garrantzia. Hobetzearen garrantzia eta lehenetarikoa izan zen izarrak (kirolari famatuak) erabiltzen bere produktuak iragartzeko.

80.hamarkadarte izen oneko enpresa izan zen. Orduan, Adi hil eta semea ere handik gutxira hil zen. Adidasek bere momentu kritikoa jasan zuen, batez ere Niken konpetentzia zela eta.
2001ean Salomon Group erosi zuen eta 2005ean Reebok. Honek, Adidas indartzen lagundu zuen, eta Niken ondora iristen. NBAren probeedore izateko sinatu berri du 2006. urtean kontratua, 11 urterako.

Adidasen irudia, ez da Nikena bezain abanguardista. Produktuak jokalariekin lotzen zentratzen da, taldeekin eta ekintzak esponsorizatzen dauka bere burua.

Bi marka hauen bereizketa nagusiena, honakoa da:

Nikek indibidualismoa bultzatzen du, liderazgoa. Adidasek berriz, talde lana, TALDEA.



Ideia hauek sartzen zaizkigu buruan bere iragarkiak ikustean, edo berak esponsorizatzen dituen ekintzak ikustean, gu konturatu gabe. Eta marka baten edo bestearen alde jokatzen dugu. Nahi gabe hau ere. Zergatik Nike? ezdakit, erantzun ohi dugu, gehiego gustatzen zait. Baina ez dakigu zentzuaz erantzuten. Ez baitakigu, indibidualismoaren alde, edo talde lanaren alde jokatzen duela gure buruak, eta are gutxiago, marka hauek, hori errepresentatzen dutela.

Hau da interesgarriena. Nola lortzen dute gure barnean, gure izakeran daukaguna piztea? guk geuk jakin ere egin gabe?