Duela 3 egun e-mail bat jaso nuen, "humorezko publizitatea" zuen izenburua. Zabaltzean argazki polit batzuekin egin nuen topo.
Prodkutua edo markaren posizionamenduaren arabera, humorea ondo edo gaizki irten daitekeela uste dut. Izan ere, xede-taldearen araberakoa izanen da. Esaterako, Audi baten humore klasea eta Seat batena oso desberdina da.
Baina humore klasea dena delakoa izanda ere, markak bere xede taldearen humorean asmatzen badu, beste markekiko puntu bat irabaziko duelakoan nago. Irrifarre bat ateratzea lortzen badugu, konplizitate maila batera iristen baikara, lagunarteko elkarrizketara eta lotura sakonago bat eratzen da kontsumitzailea eta saltzailearen artean. E-mailaren bitartez bidali dizkidaten iragarkiak hemen jartzen ahaleginduko naiz datorren astean, zure ahoan ere irrifarre bat zabaltzeko esperoan.

No hay comentarios:
Publicar un comentario