Argazkilari honen biografiarekin hasiko dut nire blog-a, zeresan handia izan duen italiar honek, publizitatearen munduan lan asko egin ditu eta oso gai poliemikoak plazaratu ditu publizitatearen bidez.

Milanen jaio zen 1943. urtean eta XX. mendeko publizista probokatzaileenetarikoa izan da. Aitak txertatu zion argazkigintzarako afizioa, 6 urterekin Rondine kamara oparitu zionean. 1963an Zurïcheko Arte Aplikatuen Eskolan sartzea lortu zuen eta ondorengo urteetan rock eta popeko publikazioetan lan egin zuen bere estiloa zabalduz askatasun osoz. Hainbat moda aldizkarik bere estiloan erreparatu zuten eta Donna, Vogue edo Elle bezalakoetan hasi zen lanean.
Baina bere izena 1983tik egiten zaigu ezagun, Benneton enpresarekin kontratua sinatzen duenean. Etxe italiar honek "markaren imajena" sortzeko eskatzen dio Toscaniri, eta honetan jardun du hainbat urtez. Publizitateak ordurarte izandako edertasun apaindua alde batera uzten du gure italiarrak eta munduaren ispilu izaten saiatzen da, sufrimendua, heritasuna, mina eta gizartearen arazoak argazkian plasmatuz gardentasunez.
90. hamarkadaren hasieratik, Bennetonen kanpainak arrazismoaren aurka, prototipoaren aurka...izan dira. publizitateari era berri bat zabaltzen zaio. Publikoaren eztabaida pizten da estereotipoen inguruan, askatasuna eta tolerantziaren inguruan. Kanpainek ezkortasuna sortzen dute eta hainbat estatutan debekatuak izaten dira, honek, aldi berean, jendearen antsietatea pizten duelarik, urrengo kanpainaren esperoan. II Gerra mundialaren hilerria agertzea jertseak saltzeko, askorentzat lotsagabekeria iruditzen zaio, soldadu baten jantzia odolez zipristindua, IHESAz hiltzear zegoen gaixoaren argazkia...Lehenengoz, Toscaniren irudiek estaltzen duten kartel handiek jendearengan inpakto askoz handiagoa eragiten dute, arazo hauetaz mintzatzen diren aldizkari eta erreportaiek baino.
90. hamarkada amaieran Colors aldizkaria publikatu zuen, baita Fabrica izeneko artisten beste aldizkari bat ere. 18 urtetan Bennetonentzat lan egin ondoren, utzi egin zuen. Azken kanpaina, Hiltzera zigortuak zeuden presoekin eratutako kanpaina izan zen, Heriotza zigorraren kontrako protestan. Polemika itzela sortu zuen azken honek.
Gaur egun, Nolita erropa markarentzat kanpaina egiten ari da. No-Anorexia logoarekin, jendea kontzientziatu nahi du gaisotasun honen larritasunaz. Kritika ugari jaso ditu kanpainak.

No hay comentarios:
Publicar un comentario