Orain aurkitu berri dut MacIntoshen 2006ko apirilean/maiatzean atera zuen kanpaina berria.
Mac vs PC
Ez naiz kanpainari buruz arituko, agian beste egunen baten landuko dut gai hau, baina reflexiora eraman nauena beste kontu bat izan da. Publizitatean, beste markaren kontra egiteko dagoen aukera. Xanpu edo detergente gehienen spotak ikustean, gehienetan konparaketa irrealak egiten dira; "si compara nuestro Fairy con otro producto que pueda encontrar en su supermercado...", baina ez du betse produktuaren izena aipatzen.
Kasu honetan berriz, (eta beste kasu batzuk ere badaude) konparazio argia egiten du. Zein lege dago honen atzean? Oraindik ere informazio gutxi dudan arren, kuriositate honen funtsa aurkitzen ahaleginduko naiz. "Publicidad engañosa" egitea debekatuta dago, beraz, detergenteei buruz hitzegiterakoan, egia baldin bada diotena, zergatik ez dute konparazio errealik egiten? Eta beste aldera jokatuz, nola da posible PC-a erabili izana Mac saltzeko?
Aste honetan zehar jarriko dut honen erantzuna.


No hay comentarios:
Publicar un comentario