lunes, 15 de octubre de 2007

Publizitatearen historia

Unibertsitatean ikasi dugunaren arabera, publizitatea ez zen XIX. mende hasierararte sortu, guk ulertzen dugun eran. Baina, PUBLIZITATEAK ulertzeko era desberdinak ditu, eta definizioaren arabera, garai ezberdinean "sortua" izan zela esan daiteke.
Lehenengo definizioa: Publizitatea, pertsonengan eragiteko metodo pertsuasiboa da.
Modu honetan ulertuta, XIX. menderarte ez al zen existitu? noski baietz. Gai honetan jakintsuak diren zenbaitzuk diotenez, publizitatearen ezaugarria da bere komunikatzeko gaitasuna, eta pertsonengan eragina izan du gizakiak duela askotik. Izan ere, ez du zertan kartel bat izan behar, edo mass media batean aurkitutako iragarkirik behar publizitateak. Nire ustetan, merkatua sortu zenetik existitzen da, hobetzeko nahia edo antzerako zerbait. Ondorioz, antzinako zibilizazioetara hurbiltzen gara. Erromatar garaira, Greziar zibilizaziora. Zergatik erosten zuen Zesar batek haragi pusketa bat X-en eta ez Y-n? Zergatik jan haragia arrainaren ordez? estatus maila bat ematen ziolako? eta honek azken finean, ez al du persuaditzen beste biztanlegoan, aukera izan ezkero haragia erosteko? ez al da gizakiaren naturaltasunak berak eskaintzen diguna persuasioa?
Beste era batean ere uler daiteke ordea: Publizitatea enpresek erabiltzen duten instrumentua da eskarian eragiteko.
Lehenengo definizioaren soporte bera duela uste dut, base bera dutela, baina iadanik hemen hitz teknikoagoak nabari dira, enpresa, esakaria...
XVII eta XIX mendeen bitartera atzeratu behar gara kasu honetan. Komertizalizaziora eta batez ere kapitalismoaren hasierara. Dena den, 50. hamarkadaraino joan behar dugu gaur egungo publizitatearen sorrera aurkitzeko. Mass mediaren laguntzarekin, enpresa baten marketing estrategiaren barruan sartzen da publizitatea.
Bi definizioak erlatiboki egiak diren arren, nik lehenengoarekiko apostua egiten dut. Baliteke aurrehistoriako publizitateak zerikusirik ez izatea oraingoarekin (argi dago), baina gizakiaren baitan dagoen pertsuasio sistema dela uste dut, berezkoa gugan eta ondorioz ez XIX. mendekoa.

No hay comentarios: