martes, 23 de octubre de 2007

No-Anorexia sentsuratua


Ostiralean debekatu zuten No-l-itaren kanpaina berria Italian. Espainian ere sentsuratua izan da (ez diote sartzen utzi) eta Frantzian ere kritika gogorrak izan ditu.
Italiako publizitatearen kontrola eramaten duen erakundeak esan duenez (Giuru-k), legea urratzen du kanpainak. Publizitatearen lealtasuna hausten du eta baita balore moral, erlijioso, zibil eta pertsonen duintasuna ere.

Honetaz gain, Osasun Ministeritzak lagunduta, publizitatearen kontrolerako organismoak dioenez, pertsona gaisoen duintasuna urratzen du, salmentetan eragiteko instrumentu gisa erabiliz.

Oliviero Toscanik (kanpainaren egileak) epaiketetara eraman nahi du auzia. Berak dioenez, Publizitatearen kontrolerako erakundea desagertzeko eginen du hau. Publizitatean askatasunik ez dagoela dio, eta dena den, sentsura honekin lortzen dutena, kanpainaren efektua handitzea dela dio.

Zer iritzi duzu honetaz? Ezin da pertsona anorexiko bat agertu kanpaina publizitarioetan. Edo, agian, hobeto esanda, ezin da anorexiko gisa definitu. Hori da errealitatea. Izan ere, zenbat aldiz ikusi ditugu anorexiadun emakumeak desfileetan? Zenbat publizitate kanpaina sartu ote zaizkigu begietatik, pertsona anorexikoez ekoitzia? Baina biluzik, den moduan agertzen bada, gaisotasun hoekiko kritika izaten bada ezin daiteke kanpaina egin. Non dago honen basea. Baliteke, anorexiaren inguruko gatazka ezertan ere ez hobetzea kanpaina hau dela eta, eta gaisotasuna desagertzen joateko dendetan taila handiagoak jarri beharko lituzkete, hori argi dago. Baita desfileetan hain neska argalak agertzeari utzi ere. Baina ez naiz ari kanpainaren atzean dagoen produktuaz ere. Salmentak igotzearren egiten dutenaz.

Ez naiz ari honetaz. Publizitatearen funtsari buruz ari naiz idazten. Pertsona osasuntsuak, politak eta irrifarre eginez agertu behar dute iragarkietan. Hori baita erreala. Bestela, kanpora.

No hay comentarios: