domingo, 21 de octubre de 2007

Yahoo! eta Google salaketen sarean


FACUA (Federación de Consumidores en Acción)-k, salaketa ezarri zien abuztuan bi bilatzaile hauei, Publizitatearen legea urratzeagatik.


FACUAK salatzen duenez, bilatzaileetan ez da ongi desberdintzen informazioentzako loturak eta publizitatea. Gainera, hitz zehatz batzuk idaztean zuzenean enpresa batzuen publizitatea agertzen da, eta baita konpetentzia ere. Dirudienez, konpetentziaren izena ikusteak eragin handia du kontsumitzaileengan. Mundu mailan salaketa bat baino gehiago jaso dituzte bilatzaile hauek ekintza hauek burutzeagatik, eta FACUAk dioenez, Espaina mailan ere salaketak egon dira.


Jardun honek, publizitateari buruzko gogoeta egitera bultzatu dit. Iritzi desberdinak aurki daitezke gai honetaz. Badaude, hau dena ondo erregulatu beharko litzatekela dioenik, baita kontsumitzaileak pentsamendu kritikoa izan beharko lukeela dioenik ere. Ni, bigarrenaren aldekoa naiz. Orain bizi dugun garaiotan, mundua bitan banatzen den honetan (I. eta III. mundua) eta globalizazioa gainean dugularik, erregulazioa eskatu beharra ulertzen dut. Baina, I. munduko potentzietan bizi garenok, ikasketak burutzeko aukera dugunok, zergatik izan behar dugu arau bat "publizitate desleala" kenduko diguna? Baliteke gehiegikeria iruditzea, baina ez al du gizakiak burmuinik? Ez al da gai, desleala dena eta ongi iruditzen zaiona aukeratzeko? Mila aldiz kexatzen gara TBko programazioaz. Zergatik uste dugu programazio hori dagoela? Noski gutako banakoa ez da gai ezer aldatzeko, baina oso oker ez banago, gizartearen zati handi batek ez balu "salsa Rosa" ikusiko, kendu egingo lukete. Eta dokumentalek arrakasta izango balute, gaueko 10etan jarriko lituzkete.


Asko kexatzen gara eskeintzen diguten gauzetaz, edo dendetan aurkitzen ditugun produktuetaz, baita behartzen gaituzten kontsumismoaz ere. Aizu, pertsona bakoitza mundu bat da, eta lagun batek behin aipatu zidan bezela, burmuina da ordaindu behar ez dugun bakarra, eta bakoitzak BAT du, OSO-OSOA. Erabil dezagun bada. Uler dezaket ikasketa barik dagoen pertsona, engainatzeko errazagoa izango dela, baina gure artean, ba al dago honelakorik? Pauso handia izango litzateke, gutako askok, atzo erosi zuen soineko gorriaz hitzegiteaz utziko balu eta ondoren futbolaz kexatzeari utziko balu. "Supermodelo 2007" ikusi ondoren, ez kexatu publizitatearen gehiegikeriaz mesedez.

No hay comentarios: