martes, 9 de octubre de 2007

NOLITA advertising campaign


Milaneko Moda Astean eman zitzaion Nolita enpresa italiarraren kanpaina berriari hasiera. No-Anorexia-Nolita izeneko kanpaina honetan, 27 urteko modeloa agertzen da karteletan, 31 kilogramotakoa. 15 urte bitartean sufritu izan du anorexia Isabelle Caro izeneko emakume honek.

Oliviero Toscani argazkilaria izan da egilea. Urte asko iragan ditu gaisotasun hau aztertzen eta bere esanetan "interesgarria da azkenik moda enpresa batek arazoaren garrantziaz ohartzea eta gaia azaleratzeko kemena izatea. Nor da gaisotasun honen erantzulea?komunikazioa orokorrean? telebista? moda?". Luisa Bertoncellok (Nolita enpresa barruan sartzen den Flash&Partner taldearen aholkutzaileak) esan zuenez, irudia ikusi zuenean, harrituta geratu zen azaleratzen zuen egiaren gordintasunaz. Baina ongi iruditzen zaio publizitatea gizartearen eritasunen ispilu gisa erabili izana.
Kritika ugari eta hainbat beldur ageri da jendearen burutan. Irakurri izan dudanez, batzuen ustez, emakume honen gorputzak enbidiak sor ditzake gaisoen inguruan. Nire duda berriz bestelakoa da, Kanpaina itzela, kontzientziazio kanpaina gogorra izan daiteke, baina zer dago honen atzean? berriz ere, Nolita produktuak erosi beharra. Kontsumismoak aurrera jarraitzeko beharra, eta Nolita dendetara joatean, 34, 36 tallak ikusi beharko al ditugu?

No hay comentarios: